Musika-irakaskuntza Akustiko Profesionalen arteko edozein diziplinaren ikasketak ikasleriak Kontserbatorioan eratzen diren talde ezberdinetan parte hartzeak ekartzen du, ganberakoetan edo talde handietan, Orkestra, Banda edo Koruan, kasu. Horrek sail-kopuru handia elkarlananean aritu beharra dakar, asko baita bertan sartuta dagoen ikasleria.
Musika taldean jotzeko ilusioa eta asmoa sustatzen da, kalitatezko muga artistiko batzuen barruan, taldearenarekin batera norberaren entzute-jarrera handituta, talde bakoitzean musika-baliabide (afinazioa, enpastea, homogeneotasuna fraseatzean, argitasuna egitura ezberdinetan) eta giza baliabide (elkarlana, inplikazioa, harreman pertsonal eta sozial positiboen sustapena, berrikuntza eta eraginkortasuna) nahikoak aurkituta, Kontserbatorioko ikasleria sartuta dagoen irakaskuntza-ikaskuntza prozesutik eratorriak.
Banda eta Orkestra
Orkestra sinfoniko bat, irakaskuntzarekin batera, lan-irtenbide logikoena da biolin, biola, txelo, kontrabaxu, txirula, oboe, klarinete, fagot, tronpeta, tronpa, tronboi, tuba eta perkusio-jotzaileentzat. Gainera, ikasleak hamar urte dituztela hain talde handi eta hetereogeneoan sartzeak osagai positiboak baino ez ditu ikaslearentzat: sozializatu egiten du, diziplina izaten irakasten die eta, finean, motor pedagogiko eta musikal oso indartsuarena egiten du.
Donostiako MKP – «Francisco Escudero» Musika Kontserbatorio Profesionalan badakigu, eta urte anitzeko tradizioa dugu hainbat mailatako orkestren eratze eta mantentzean, epe luzera oso emaitza onak erakutsi dituztenak (gure ikasle asko profesionalak dira) eta, nolanahi ere, orkestra berretsi egiten dutena ikasle baten prestakuntza eta heziketaren musikazko aspektu positibo askoren biltzaile bezala.
Egun, hainbat urte daramagu Oinarrizko Mailako 3 eta 4 urteko ikasleek osaturiko orkestra batekin, TXIKI ORKESTRA,talde osoarekin, normalean urtean bi aldiz jo ohi duena, Gabonetan eta ikasturte bukaeran.
Profesional Mailako ikasleak BANDAn banakatzen ditugu, haize eta perkusio tresna-jotzaileekin, eta ORKESTRA handia, hari-tresnak gailenduta haizearen eta perkusioaren laguntza dutela. Hiru emanaldi egin ohi dituzte, ikasturteko.
Korua
Euskal Herrian hain errotuta dagoen koru-tradizioa aintzat hartuta, Koruak ezin zion gure «ahultasunetariko» bat izateari utzi. Ikasketa guztiak bateratzeko zailtasuna jakinda, Kontserbatorio bezala saiatzen gara Koruari merezi duen garrantzia ematen, orkestren eta bandaren programazioetan Korua daramaten lanak sartuta beti. Valentziako Erkidegoan bandek tradizio handia duten bezala, Euskal Herrian koruak dira geure altxorrak, eta hala nahi ditugu zaindu euren hastapenetatik.
Bestelako Musika Taldeak
Kontserbatorioan irakasten diren espezialitate ezberdinek musika-errepertorio zabal eta ezberdinak daramatzate eurekin, beraz, ezin hobeak egiten dituzte eskolako ia ikasle guztiek parte hartzen duten tresna-taldeen eraketa, esaterako: haize metala, haize egurra, eskusoinuak, perkusioa, gitarrak, pianoa lau eskutara, ahotsa eta tresnak, musika modernoko «comboa» eta abar. Honela, norbanakoaren ikasketa tresna-taldearen mesederako sustatzen da, banako diziplina taldearekin eta musikarekin solidarioa garatuta.
Euskadiko Ikasleen Orkestra (E.I.O.)
Euskadiko Ikasleen Orkestra Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo), Jesus Guridi (Gasteiz) eta Francisco Escudero (Donostia) Kontserbatorietako maila profesionaleko 14 eta 18 urte bitarteko 90 bat ikaslek osatzen dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustaturiko proiektu pedagogikoa da, ikasleen prestakuntza hobetzeko, talde bakoitzean elkarlana bultzatzeko eta eta hartu-emanak sustatzeko Europako antzeko beste talde batzuekin.
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (E.I.J.O.)
EAE historikoki ezagutu izan da duen dinamismo eta kultura aniztasunagatik. Zentzu honetan, euskal gizarteak, musika estilo ezberdinetan antolatutako ekintza eta programa ezberdinetan parte hartzen duela esan daiteke eta hauen artean aurkitzen dira Getxo, Gasteiz eta Donostiako Jazz Jaialdiak, Jazz musikaren adierazpen nagusiak.
Hezkuntza Departamentuak, Jazz eta musika modernoa ikasi ahal izateko bidea ireki du profesional mailako musika ikasketen curriculum-aren barruan, bai kontserbatorietan eta baita Musika Eskoletan ere. Modu honetan, jazz musika eta modernoa ikasi nahi duten ikasleen interesei aurre egiteaz gain, goi mailan sartu nahi duten ikasleei oinarrizko hezkuntza bat eskeintzen die.
Beste alde batetik, Euskadiko Ikasleen Orkestra proiektuak izan duen arrakasta eta honek Euskadiko musika ikaslegoarengan sortu duen bizigarritasuna ikusi eta gero, proiektu hau beste musika mota batzuetara irekitzeko beharra sentitu dugu, ezin baitugu ahaztu, Jazz musika gure gizartean oso sustraituta dagoen mugimendu bat dela.
Guzti honen ondorioz, EUSKADIKO IKASLEEN JAZZ ORKESTRA – EIJO proiektua martxan jarri dugu.