Urriaren 25ean eta 26an egingo dute aurtengo Tuba Jaialdia XIV

Azken urteetako ohiturari jarraituz, tuba musika Soreasu antzokian izango da berriro, Tuba jaialdiaren hamalaugarren edizioa urriaren 25ean eta 26an izango baita.

Aurtengo ekitaldi nagusia Gari, Montxo & Joselontxo Tuba Zirkuan ikuskizuna izango da. Tutik Clowns konpainiako ibilbide luzeko hiru pailazoak tuba-bandarekin batera arituko dira, beti bezala “Francisco Escudero” kontserbatorioko Juan Carlos Ribelles tuba eta bonbardino-irakasleak zuzenduta. Familientzako emanaldia urriaren 26an izango da, 18:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude hurrengo estekan, 4,50 euroan.

Urriaren 26ko Circo Tubako emanaldian parte hartu nahi dutenek badute izena emateko aukera. Urtero bezala, izena ematen dutenek, emanaldian parte hartzeaz gain, hamaiketakoa eta bazkaria ere izango dituzte. Hurrengo estekan eman daiteke izena 25 euroren truke
https://labur.eus/qmXZ8

TUBA JAIALDIAren baitan, metalezko gainerako instrumentuei eskainitako tailer edo masterclass bat antolatu dugu. David Muñoz maisu ospetsuaren laguntzarekin, maila guztietako lana egingo dugu. Hitzordua urriaren 25ean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Juan de Antxieta musika eskolaren egoitza berrian. Jarduera hasteko, oinarrizko teknikako saio bat egingo da, haize metaleko instrumentuetan soinua hobetzeari buruzkoa. Ondoren, metalentzako hainbat obra entseatuko dira, eta jarduera amaitzeko, kontzertu txiki bat emango da, tailer horrek Perez Arregi plazan egindako lanaren emaitzak erakusteko.

Esteka honetan eman dezakezue izena:

https://labur.eus/Musika_TailerraDM

GARI, MONTXO & JOSELONTXO, TUBA ZIRKOAN

Tuba jaialdiaren ekitaldi nagusi eta berezi honetan Tutik Clowns konpainiako ibilbide luzeko hiru pailazo izango dira oholtzan tuba bandarekin batera ‘Gari, Montxo & Joselontxo, Tuba zirkoan´ikuskizuna eskaintzeko.

urria  26   18:30

PAILAZO EMANALDI MUSIKATUA

Soreasu Antzokia

 Sarrerak  Kultur bonoa