Nortzuk gara?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe, “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionalak araututako Oinarrizko eta Profesional Irakaskuntzak eskaintzen ditu.
-
Oinarrizko Irakaskuntzak 8 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduak.
-
Irakaskuntza Profesionalek ez dute adin mugarik, nahiz eta 12 eta 18 urte bitartean gauzatzen diren, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasketekin batera.
Honetaz gain, Kontserbatorioak eskolaz kanpoko jarduerak eta ikastaroak antolatzen ditu, ikaslegoaren kurrikuluma sendotzeko helburuarekin.
![26023574607_ea20076f66_o 26023574607_ea20076f66_o](https://conservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2020/11/26023574607_ea20076f66_o-500x350.jpg)
Zer da gure ikas-geletan eskaitzen duguna?
-
Kalitate handiko hezkuntza eta kultura musikala, ikasleei haien garapen intelektual eta pertsonalerako lagungarri izango zaien kultur eta giza prestakuntza emanez.
-
Era berean, ez ditugu alde batera uzten gure ikastetxearen barruan zein kanpoan antolatutako kontzertuak, agertoki txiki zein handietan, gure ikasleak jendaurrean jotzen zailduz eta beldur eszenikoak uxatuz joan daitezen.
-
Halaber, lanbide ikasketetan eta musika graduan sartzeko proben prestakuntza berezia eskaintzen dugu.
-
Gure irakaskuntza lana goi-mailako irakasleek eta jardunean ari diren musikariek burutzen dute eta ikasleek ahalik eta prestakuntzarik onena lortzera bideratuta dago, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ikastaroak antolatzeaz ahaztu gabe, ikasleen profesionalizazio bidean kurrikuluma sendotuz.
Kontserbatorioaren hezkuntza helburuak
Hiru dira kontserbatorioaren misioa osatzen duten HEZKUNTZA-HELBURU nagusiak:
-
Pertsonak heztea.
-
Musikariak prestatzea, profesionalki orientatzea eta musikako goi-mailako ikasketetarako prestatzea.
-
Gipuzkoako gizartean musikarekiko, haren ikasketa akademikoarekiko eta kontzertuetara joateko interesa piztea.
![49515559292_bc537b89b6_o 49515559292_bc537b89b6_o](https://conservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2020/11/49515559292_bc537b89b6_o-500x350.jpg)
![50451230196_1259ef07df_o 50451230196_1259ef07df_o](https://conservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2020/11/50451230196_1259ef07df_o-500x350.jpg)