TOPAKETA SARAH WILLISEKIN
Joan den asteazkenean, urriaren 23an, Tronpako ikasleak eta irakaslea (Jon LIzaso) Iruñera hurbildu ziren Sarah Willisekin izandako topaketa batean parte hartzeko, interprete horrek Iruñeko Orkestra Sinfonikoarekin batera eman zuen kontzertuaren harira.
Sarah Willis nazioarteko tronpa jotzaile ospetsua da. Berlingo Orkestra Filarmonikoko kidea da 2001etik, eta telebistako eta hedabide digitaletako aurkezle ospetsua ere bada. Munduan zehar bidaiatzen du tronparekin eta musika klasikoaren onena publiko global batengana eramaten du.