Fco. Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalak Ate Irekien Jardunaldiak zabalduko ditu bertan ikas daitezkeen espezialitate guztietan:
Jardunaldi hauen bitartez, Kontserbatorioko funtzionamendua eta ikasketa aukerak ezagutzera eman nahi dira. Hau horrela, espezialitate ezberdinetako irakasleekin harremanetan jar zaitezke zuzenean eta dituzun galderak bideratu.
Kontserbatorioak eskeintzen dituen ikasketa aukerak eta Sarrera Proben nondik-norakoak azalduko dizkizugu eta hau guztia, erabateko tratu pertsonalizatua jasoz.
Jaurdunaldiak doakoak izango dira guztiz baina IZEN-EMATEA beharrezkoa izango da.
HITZALDI INFORMATIBOAK
Hitzaldiak aurrez-aurre egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Gure kontserbatorioaren funtzionamenduaz hitzegingo da bertan, besteak beste.
Apirilaren 2an, asteazkena, 18:00etan, Oinarrizko Irakaskuntzen hitzaldia egingo da. Bertan, sartzeko gaitasun-probei eta ikasketa-planei buruzko informazioa azalduko da.
Apirilaren 2an, asteazkena, 19:ooetan, Irakaskuntza Profesionalen hitzaldia egingo da. Bertan, ikasketa-planari, sarbide-probei eta Hezkuntza Sailaren proiektuei buruzko informazioa azalduko da.
IZEN – EMATE formularioa bete dutenek, berrezpena jasoko dute posta elektronikoz hitzaldia egingo den egunaren bezperan.

