GAZTE INTERPRETATZAILEAK “XIX Premio César Uceda Leioa ”
Leioako Udalak “Cesar Uceda Leioa Interprete Gazteen XIX. Saria” deitu du Musika Kontserbatorio Profesionalean edo Irakaskuntza Profesionalen Ikastetxe Baimenduan matrikulatuta dauden ikasleentzat. Adin-muga 20 urtekoa izango da, kantu bakarlariaren espezialitaterako izan ezik, 25 urtekoa izango baita.Lehiaketa 2025eko martxoaren 22an, larunbata, egingo da, goizez eta arratsaldez, Leioako Kontserbatorioko Auditorioan. Sari-banaketa eta lehen sarituaren emanaldia egun horretan bertan izango dira, Leioako Kontserbatorioko Auditorioan, 19:30ean.
Lehiaketari buruzko informazioa erantsi dugu (oinarriak, izen-ematea, probak eta sariak).
Informazio gehiago behar izanez gero edo sariaren garapenari buruzko zalantzaren bat izanez gero, honako telefono honetara deitu: 669 212 801.
 
  

 
									
									
								