TANGO GAUA BASTERON

KANBALATXE TANGO

Salva Parada: +34 629424140

Fede Abreu: +34 609148569

Bastero Kulturgunea, Andoain

2025/02/21

PRENTSA-OHARRA

 

Tango gaua Basteron

 

Datorren otsailaren 21ean, Andoaingo Bastero Kultuugunea tangoaren emozioz beteko da Kanbalatxe Tango boskote gipuzkoarraren eskutik. 19:30etatik aurrera, sarrerak agortuta, talde honek, Asier Galardi eta Marion Belguiral dantzari ezagunek lagunduta, ibilbide paregabea eskainiko du Rio de la Platako musikaren mende batean zehar, tango klasikoetatik hasi eta konposizio garaikideetaraino.

 

Ikuskizunak oroitzapenarako unea izango dela agintzen du eta Rio de la Platako tradizio musikala, ibilbide luzeko lau musikari gipuzkoarren estilo bereizgarria eta uruguaitar kantari baten ahotsaren adierazpide berezia uztartzen ditu. Kanbalatxe Tangok tangoaren, balsaren eta milongaren esentzia gogorarazten duten obrak interpretatuko ditu, jendea Buenos Airesko eta Montevideoko kafe eta aretoetara eramanez, non genero hori sortu eta betiereko bihurtu zen.

 

Asier Galardi eta Marion Belguiral dantzariek ikuskizunari ukitze bereizgarria emango diote. Bikote honek Ipar eta Hego Euskal Herrian ibilbide oparoa du, non arrakasta bikaina lortu duten. Beren interpretazio bisualak artearen eta dotoretasunaren osagai bat gehituko dio zuzenean interpretatutako musikari.

 

Kanbalatxe Tango bi munduren arteko zubi gisa sortu zen, euskalduna eta Rio de la Platakoa, musikan zein dantzan islatzen den kultur fusioa sortuz. Bere esku eta ahotsetan, tangoa esperientzia partekatua bihurtzen da, antzinakoa garaikidearekin, urruna hurbilekoarekin lotzen duen lokarri. Akorde bakoitza, letra bakoitza, mugak gainditzen dituen bidai emozional bat da, tangoaren arima diren nostalgia, maitasuna, tristura eta alaitasuna adieraziz.

 

Kanbalatxe Tango musikari hauekin osatuta dago:

  • Salva Parada: bandoneoia
  • Imanol Iribarren: pianoa
  • Alazne Quintanilla: biolina
  • Amaiur Cajaraville: baxua
  • Fede Abreu: ahotsa