Musika Profesionalen Irakaskuntza arautuek, kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaintzen diete ikasleei, eta halaber, etorkizuneko musikari profesionalen kualifikazioa bermatzen du, geroz eta, lan mundu dibertsifikatu baten eskakizunetara egokituz. Ikasleen arreta banakakoa da, norbere balioa ardaztuz eta musikarako grina norbere gozamenera eramanez, musika alorrean musikari gaztea partaide eta garrantzitsu sentitzera bideratuz.

Oinarrizko Irakaskuntzak

conser2

Oinarrizko musika irakaskuntza osatzen duten  4  ikasturteek,  garrantzi handiko  etapa osatzen dute etorkizuneko instrumentistaren garapenean. Garai honetan, teknika egokia eta eraginkorra barneratu  behar  ditu  ikasleak   eta  askoz   garrantzitsuagoa   den   interpretearen   berariazko kontzientzia  heldutasun-mailara iritsi behar da,   beharrezkoa den bakarkako ikasketa denbora inbertituz eta kristalizatutako kontzeptu musikalak aplikatuz.

Oinarrizko Musika Irakaskuntzak

Ikasketa Profesionalak

Profesional mailako Irakaskuntzak barnebiltzen dituen  6  ikasturteetan zehar,   norbere  ikasketa eta ikasketaren sakontasun maila hareagotzea izango da oinarria. Honezgain, sentsazio musikal berriak  aurkitzen  lagunduko dizkieten   irakasgai ezberdinak  izango dituzte,  norbere  ikasketari zorroztasun   handiagoa  emanez,     musikaz  gozatzen  duten  bitartean.    Banda   eta  Orkestra Sinfonikoa,    Konboak   edota   4 eskutara  jotako  pianoko  taldeek,   beste talde askoren artean, harreman sozialetarako  zein  instrumentu joleen  artean  ideiak partekatzeko  erreminta  bikaina osatzen  dute,   bakarka   edo   taldean  musikaz   gozatuz  eta   amaieran,  emaitza  musikalaren partaide direla sentiaraziz.

SAXOFON
Musika Irakaskuntza Profesionalak
main slider 1-1