Nortzuk gara?

lenguaje musical

Hezkuntza Sailaren Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturan, MKP-“Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionalak Oinarrizko eta Maila Profesionalari dagozkien musika-irakaskuntza arautuak irakasten ditu, azken horretan Musika Batxilergoa ikasteko aukera barne.

  • Oinarrizko Maila, musika ikasketak egin nahi dituzten 8 eta 14 urte bitarteko ikasle guztiei irekita dago.
  • Maila Profesionalak berriz, musika irakaskuntza nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ez dago adin-mugarik, funtsean 12 eta 18 urte bitartean egiten bada ere, hau da, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasketa orokorrekin etortzen da bat
  • Musika Batxilergoa:
    1. Ereduarekin, Sei ikasgai trinkoak, musika espezialitatekoak eta aukera askeko bi ikasgai barne dituen ereduarekin. Aukera honek Unibertsitateko Ikasketak Selektibitatea eginda burutu ahal izatea ahalbidetzen du.
    2. Eredurik gabe, sei ikasgai trinkoak eta musika espezialitatekoak ditu. Aukerarik egokiena da ikasketak Goi Mailako Musikan jarraituko dituzten ikasleentzat.

ikasgai guztiak (trinkoak eta eredukoak) goizez irakasten dira gure instalazioetan ZUBIRIMANTEO BHI-ren arteko koordinazioa dela medio, urtero ordutegi zehatzak disenatzen baitituzte batxilergoko eredu honetarako, institutuko irakasleak izanda kontserbatoriora joaten direnak eta ez ikasleak institutura.

Orain arte esandakoaz gain, kontserbatorioak honakoen antolaketa sustatzen du: Jarduera osagarriak, Eskolaz kanpoko jarduerak curriculumaren baitan ez badaude ere irakasleriaren prestakuntzarako interesgarritzat jotzen diren jarduerak dira.

¿Zeren zain zaude?

Izena eman  

Zer eskaintzen dugu?

lenguaje musical1

Kalitatezko musika-kultura, gure ikasleei pertsonalki eta intelektualki garatzen lagunduko dien prestakuntza kultural eta humanistikoa emanez.

zer egiten dugu2

Eskolatik kanpo eta barne burutzen diren kontzertuekin, gure ikasleek beldur eszenikoa  alde batera utziko dute eta jendearen aurrean jotzeko trebezia garatuko dute.

piano1

Euskadiko “Musikari gazteon” Lehiaketa, Martxoaren erdialdean Euskal Herriko hiru hiriburuen artean txandakatuz ospatzen den urteko Lehiaketa.

violonchelo

Euskadiko “Intercentros-Melómano” Lehiaketa,  urtero ospatzen da Urrian, bertan Madrilen estatu-mailan parte hartuko duen Euskadiko Ordezkaria aukeratuko da Abenduko amaieran.

nora goaz2

Musika Goi Mailako ikasketetan sartzeko azterketarako prestakuntza.

piano2

Goi mailako Irakasleak, musika orkestra jardunean dauden musikariak dira, diskak grabatzen dituzte,  konferentziak eskeini eta artikuloak , kritika musikalak eta liburuak argitaratzen dituzte.