“Lagunak, Musikaren teoria eta instrumentuen teknika ikasteaz gain, kontserbatorioak askoz gauza garrantzitsuagoa eman dit: Lagunak. Batxilergo Musikala egin nuen bertan, eta ikaskideok familia txiki bat osatzen genuen eta ikaragarrizko lagunartea sortu genuen. Batipat musikari lagunak eta lagun musikariak egin nituen garai hartan. Eta pozgarria da ikustea oraindik ere eguneroko bizitzan alboan ditudan asko kontserbatorioko kideak nituela. Lankide ditudala beste asko eta 10 urte pasa ondoren, elkarrekin musika egiteko batzen garela. Hala jarrai dezagun luzaroan, Iñar, Joana (x2), Aitor, Carmiña, Varun, Jone, Itziar, Miren, Beñat, Saioa, Carlos, Juan etab. luze bat.”