Teoria Sailak 2019 honetako 'Urteko azken klaserako' zinez zirrara eta emozio handia sortzen duen dokumental baten proiekzioa programatu du: 'Kinshasa Symphony'. Bertan Afrika beltzeko hiriburu handienetako batean orkestra sinfoniko bat nola sortzen den kontatzen da, tradiziorik izan gabe arlo honetan, eta ezin konta ahala arazok itota. Ez du axola, Kongoko herritarren bizitzeko gogoak egingo du posible miraria, gu denoi lezio itzela, ikaragarria emanez.