Tuba bizi, musika bizi lemapean dator XI. Tuba Jaialdia. 2 urtetako etenaren ondoren, 2022ko edizo honetan, gure zure zuzendari izan den Juan Carlos Ribelles-en lanari aitortza egin nahi diogu. Horretarako, egitarau erakargarri bat osatu dugu, tuba eta musika doinuez gozatzeko.
Jaialdia, erakusketa batekin hasiko da abenduaren 8tik 11 bitartera. Sanagustin Kulturgunean, aurreko 10 edizioetako argazkiak ipiniko ditugu (Alaitz ruiz, Alberto Beloki eta Borja Eizagirreren argazkiak) eta Oscar Abellak (EOS-ko tuba bakarlaria) osaturiko tubaren historia panelak ere ipiniko ditugu.
 Musika doinuak, maisu gela edo masterclass batez hasiko dira. Abenduaren 9an, Azpeitiko musika bandaren egoitzan,  Joaquin Díaz (Gasteizko bandako tuba bakarlaria), Jose Martinez (ONE-ko tuba bakarlaria) eta Edu Ruanok (Zaragoza kontserbatorioko irakaslea), 16:00tatik 19:00 bitarte lanketa desberdinak egingo dituzte, bertaratze diren musikariei. 30€ ko izen emate kuota izango du ikastaroak eta taldekako nahiz bakarkako lana landuko dira. Izen emateak ondorengo lotura honetan egin daiteke: https://labur.eus/alreW
Maisu gelak ondoren, Joaquin Díaz eta Joana Otxoak, lehen kontzertua eskeiniko dute. 19:00etan Soreasu antzokian izango da pianoz lagundutako entzunaldi berezi hau.
Abenduaren 10ean, tuba eguna ospatuko dugu. Goizeko 9:00etan hasita berokota lanketak eta arratsaldeko kontzerturako entseguak egingo dira Azpeitiko musika bandako egoitzan. Tuba eguneko izen ematea 30€ da ere eta ikastaroan eta tuba egunean parte hartu nahi dutenek, 50€ ordaindu beharko dute bi egunetan parte hartzeko.
Egunean zehar, atseden hartzeko eta musikaz gozatzeko bi emanaldi berezi izango dira. 10;30ean, lehen etenaldia aprobetxatuz, Oscar Abellak eta David Jiménez-ek entzunaldi berezi bat eskeiniko dute, Soreasu antzokian.
Bazkal aurretik, 13:00etan, DUO2ARTS eta David Jiménez berak dantza eta musika ikuskizuna eskeiniko dute Soreasu antzokian. Historias de Juventud izeneko ikuskizuna eskeiniko dute. Sherezade Soriano dantzari eta aktore profesionalak, Jose Martinez eta David Jiménez-ek osatze dute lan taldea. Atxikita duzue emanaldi honen informazioa.
 Bazkaldu ondoren azken entseguak egingo ditugu arratsaldeko 19:00etan, Azpeitiko Azoka plazan Beñat Etxabe-k zuzenduko duen Tuba eta bonbardino banda kontzertua eskaintzeko. Kontzertu oso berezia izango da, izan ere, aipatautako aitortza egiteaz gain, aurtengoan beste elkarlan berezi bat izango dugu. Donostiatik, Easo Txiki abesbatza etorriko da kontzertua amaiera polit bat emateko eta bere ahotsak, tuba doinuekin uztartzeko.
 Amaitzeko, eskerrak eman Azpeitiko udalari, emandako erraztasun eta laguntzagatik. Laguntzaile guztiei beraein babesagatik. Eta nola ez urtez urte etortzen diren musikari guztiei. Beraiek dira proiektu honen ardatza.
Bizi dezagun tuba, bizi dezagun musika!
Abenduaren 9eta 10ean Azpeitian izango gara!