Gure Kontserbatorioko ikasle ohi izan ziren Garazi Goñi pianojolea eta Oliver de Castro tronpajolea Caterina Coma biolinjolearekin elkartu dira honako kontzertu hau eskaintzeko.
Ravelen obra hau aurkezteko, elkarlana egin da Baionako Kontserbatorioa eta gurearen arteko Kantu ikasleekin. Obra eszenifikatua izango da eta Ganbara Musika talde batez lagundua eta Pierre Clementek zuzendua.