Urtero bezala, Analisi eta Akonpainamenduko gelak ireki bat prestatu du abendua bukatzeko. Oraingoan Paul Stranden “Redes” (1935) filma ikusi ahal izango dugu, mexikar iraultzaren klasikorik ezagunenetakoa. Irudiok Silvestre Revueltas konposagileak pelikula honetarako idatzi zuen soinu banda famatua daramate, berriki birgrabatua eta birmasterizatua izan dena, goitik behera. Zalantzarik gabe, zinemarako musikaren historiako mugarri handi bat.
Ravelen obra hau aurkezteko, elkarlana egin da Baionako Kontserbatorioa eta gurearen arteko Kantu ikasleekin. Obra eszenifikatua izango da eta Ganbara Musika talde batez lagundua eta Pierre Clementek zuzendua.