Teoria Sailak, honez gero ohikoa bilakatu den “Urteko azken klasea”; aprobetxatuz, 2015eko Proms jaialdian DJ eta BBCeko esatari ikonikoa ere baden Pete Tongek eta Jules Buckleyk zuzendutako Heritage Orchestrak elkarren eskutik programatu zuten kontzertu famatuaren jatorrizko bideoa proiektatuko du: “house” eta “dance”musika, ikaragarrizko talde sinfoniko baten inguruan, zuzenean. Probokazio bat izaten hasi zenak arrakasta itzela lortu du bi urteotan mundu anglosaxoi osoan (Erresuma Batuan, AEBetan, Australian), milaka lagun dantzan jarriz proposamen ausart, desberdin eta oso motibatzaile baten erritmora. Guk ere astindu nahi dugu gure eskeletoa. Animatzen? Abenduak 22, 22:00etan, Kontserbatorioko hallean.
Ravelen obra hau aurkezteko, elkarlana egin da Baionako Kontserbatorioa eta gurearen arteko Kantu ikasleekin. Obra eszenifikatua izango da eta Ganbara Musika talde batez lagundua eta Pierre Clementek zuzendua.