2014-2015 ikasturtean Profesional Irakaskuntza amaitu duten guztiei omenaldi bat egingo zaie San Telmo museoko elizan beraiek eskainitako kontzertu batekin. Anima zaitezte etortzera eta txalo zaparrada handi bat eskaintzera!
Ravelen obra hau aurkezteko, elkarlana egin da Baionako Kontserbatorioa eta gurearen arteko Kantu ikasleekin. Obra eszenifikatua izango da eta Ganbara Musika talde batez lagundua eta Pierre Clementek zuzendua.