18 maiatza, 2022
19:00
Zarzuelan asko dira naturari eskeinitako uneak, gure existentzian inguratzen gaituen zein bidelagun den horri. Hori dela eta, ez da harritzekoa naturan oinarritutako musika pieza ugari aurkitzea, musika idatzian gizakiaren bizipenak kontatuz, paisaien deskribapenak eginez, bizitzeko moduak azalduz... Orotara, gizakiak ingurunearekin harremantzeko dituen bideak eta honek gizakiarengan duen eragina. Errezitaldiak kantu lirikoaren bitartez zarzuelan idatzitako une horien pintzelada bat erakusten du, bakarkako eta taldekako uneekin eta aukeratutako pieza bakoitzera hurbiltzen lagunduko digun eszenografia eta antzerkiarekin. Hori guztia, pianoaren konpainiaz.
|||::
Plaza Zuloaga, 1, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa