Ahotsa da egitarau honetan instrumentu nagusia. Egitaraua bere osotasunean, indar handiko esanahia duten testuak
dituzten obren interpetazioaz osaturik dago.
Porgy and Bess operan, Gershwin-ek jazzeko elementuak, elementu sinfonikoekin modu ezinhobean nahastu zituen,
opera eta musikalaren arteko nahasketa sortuz. Bernsteinek bestalde, West Side Story musikalean sortutako musika
koposizioen bitartez, kontatutako istorioa antzezpen dramatikoaz zipriztintzea lortu zuen.
Testuaren alorrari begira, Porgy and Bessen testuetan handitasunaren, boterearen eta askatasunaren ametsa islatzen da,
bizitzaren miseria, segregazioa eta arrazakeriak dakartzaten drama garai berean islatzen direlarik. West Side Story
musikalean berriz, arrazen arteko gerra eta bando ezberdinetako personen artean sortutako amodio maitasuna
irudikatzen dira.
Aurkeztutako obra hauen ahots interpretazioa burutzeko, beharrezkoak dira instrumentu klasikoaren teknikak
kontrolatzea eta jazza zein musikalaren estetikak ezagutzea.