Musika-Musika Jaialdiaren barnean, aurten Parisen kokatzen dena, guk Maurice Ravelen L´Enfant et les Sortileges obra aukeratu dugu aurten Bilboko jaialdian interpretatzeko. Bertan hiru departamentuk elkarlana egingo dugu: Kantu, Piano eta Perkusio ikasleek aurrera aterako dute obra hau. Musika eta antzezlana ikusi eta entzun ahal izango dira, Ainhoa López de Munain haurraren paperean arituz.