Xabier Ucin eta Claudia Alduncin klarinetejoleak eta Jokin Jauregi tronpetajole eta Eneko Sota akordeoi jotzaileak kontzertu bat eskainiko dute Arkaitz Mendoza pianojolearen laguntzarekin Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketako aste berean.
Ravelen obra hau aurkezteko, elkarlana egin da Baionako Kontserbatorioa eta gurearen arteko Kantu ikasleekin. Obra eszenifikatua izango da eta Ganbara Musika talde batez lagundua eta Pierre Clementek zuzendua.