23 apirila, 2022
10:00
F. Escudero Kontserbatorioko organo gelatik bideratutako jarduera hau Artzain Onaren katedralean egingo da. Bertan, Katedralaren organoa erakutsiko da: nola funtzionatzen duen, zer materialez egina dagoen, soinuaren estetika eta hainbat kolore bere erregistroetan. Hori hobeto ulertzeko, lehenik eta behin, organoaren historia aztertuko da, hasieratik gaur egun arte, pantailan proiektatutako irudien bidez. Erakusketa bukatutakoan, nahi duenak jo ahal izango du. Parte hartu nahi duenak, mesedez, idatzi e-posta honetara: sbanda@conservatorioescudero.eus.
|||::