Ikasturteko lehenengo errezitala izango da segurtasun guztiak harturik baina kultura kaleratzeko gogoz. Sarrera librea izango da eta alde zaharreko Santa Maria elizan izango denez, aforoa handia izango da lasaitasunez egoteko eta musikaz gozatu ahal izateko.