Martxoaren 8an Emakumeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko eguna izan da. Gure kontserbatorioko Musika Hizkuntza mintegitik emakumeek idatzitako musikaren bidez egun hori ospatu nahi dugu. Aurten Idoia Azurmendi konpositore azpeitiarra omenduko dugu. Horretarako, bi kontzertu eskainiko ditugu.

NOIZ: martxoak 12 eta martxoak 13

ZEIN ORDUTAN: 18:30etan

NON: kontserbatorioko HALL-ean

IRAUPENA: 45 minutu

NORK HARTUKO DU PARTE:

  •  oinarrizko mailako ikasle guztiek. EZ dute denek batera egingo. Martxoaren 12an, asteazkena, egun horretan Musika Hizkuntza izaten duten ikasleek abestuko dute eta martxoaren 13an, osteguna, egun horretan Musika Hizkuntza izaten duten ikasleek. Honela antolatzeko helburua, ikasleen ordutegiak gutxien aldatzea da.
  • Profesional mailako ikasle batzuk, beraien instrumentua joaz: piano-joleak, zeharkako txirula-joleak, klarinete-joleak, perkusio-joleak, biolin jolea eta abeslaria.
|||::