Teoriako Departamentuak txango bat prestatu du Bordelera datorren Abenduaren 17rako, Frantziako Gazte Orkestrak bertan eskainiko duen kontzertua (20:00) ikusteko. Egun pasa egingo dugu bertan, hiria bisitatuz, eta orkestraren entsegu orokorrera ere azalduz (ahal bada). Programa erakargarria da oso: Rugby (Honneger), Tout un monde lointain (Dutilleux), eta 3. sinfonia (Rachmaninov). Bigarren obraren bakarlaria Truls Mork biolontxelista famatua izango da, zuzendari lanetan David Zinman arituko delarik. Kontzertu hori Dutilleux Auditorium berrian (2013) entzun ahal izango dugu.
Donostiatik goizeko 07:00etan aterako gara, 10:00ak aldera Bordelera ailegatuz. Buelta gaueko 22:00etan izango da, gutxi gorabehera Donostiara 01:00etan iristeko. Autobusaren gastua Kontserbatorioak kubrituko du eta Kontserbatorioko ikasleek, berriz, sarrerak: 7 euro, 26 urtetik beherakoek; eta 15 euro, gainerako guztiok. 55 plaza daude oraintxe. Erreserba urriaren 31a baino lehen egin behar da, Oskar Martinez de Gereñurekin kontaktatuz (ogerenu@conservatorioescudero.eus). Kontserbatorioko edozein ikasle edota irakasle apunta daiteke, anima zaitezte!