BIDAIAREN EGUNEROKOA: EUROPA ZUZENEAN

Egun on.

Atzo Gulbenkiango orkestra ikusi genuen Lisboan.

Luigi Nonoren “Como una ola de fuerza y luz” eta Igor Stravinskyren Udaberriaren Sagarapena.

Kontzertua oso ondo egon zen eta ikasleei asko gustatu zaie. Egia esan aurretik klaseetan prestakuntza eta han bertan egin genuena laguntza handi bat izan zen.

Kontzertu ondoren Hannu Limpturekin argazki bat atera genuen. Hemen daukazue argazkia.

Bestetik gabe. Ondo izan eta asteburu on bat pasa.

ABENDUAK 17, LARUNBATA

Hemen uzten dizuet Artur Pizarro, kontzertuko pianojolearekin egin dugun argazkia.

Ondo izan

ABENDUAK 18, IGANDEA

Gabon.

Gaur hirugarren kontzertuan “Les Égarés’ taldea ikusi dugu. Kontzertu ederra, kasu honetan, jazz estiloan.

Gure asmoa zen talde guztiarekin argazkia egitea baina bakarrik akordeoilariarekin egin ahal izan dugu.  Akordeoilariarekin izena: Vincent Permiani da.

Bihar etxera bueltatuko gara eta bukatutzat emango dugu Europa Zuzenean IV.

Besterik gabe, laster arte!