SALBUESPENAK ETA BALIOKIDETZAK
Musika- edo Dantza- ikasketak eta DBHko edo Batxilergoko irakaskuntzak batera egin ditzaten ikasleentzako baLiokidetzak, 2010ko uztailaren 13ko 194/2010 dekretua ikuskari nagusiaren Jarraibideetan xedatutakoaren arabera onartuko dira, Musikako eta dantzako ikasketa profesionalak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa aldi berean egiteko aukera ematen duten neurriei eta gorputz-hezkuntza ikasgaiaren gainean goimailako edo errendimendu handiko kirolaria izatea eta dantzako ikasketa profesionalen izan behar dituzten eraginei buruzkoak.
Baliokidetza eta curriculum-egokitzapen horiek eskatzeko epea urriaren 15a amaituko da. Institutuko zuzendariak azaroaren 1a baino lehen erabakiko du eta ebazpen horien kopia bidaliko beharko du, azaroaren 15a baino lehen Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari.