Piano masterclass-a Labeque ahizpekin
Labèque ahizpek lau eskutarako piano master class bat eskaini zuten Abenduak 9an Andoaingo Bastero auditorioan. Bertan zeuden Junkal Guerrero eta Esther Mendiburu irakasleen ikasleak, hiru bikotetan banaturik: Lierni Carrero eta Maialen Urretabizkaia, Alaitz Artola eta Eguzki Ortiz, Ane Basañez eta Enara Rodríguez. Deiadar elkarteak antolaturiko ekintza hau 2017ko Andoaingo piano jaialdiaren lehen pausoa izan da. Lau orduak biziak izan ziren, deskantsurik gabeak, etxera eramateko aholku eta ideia berriak emanez, lau eskutako errepertorioa ilusioz lantzen jarraitzeko.
Labèque ahizpen kontzertu paregabearekin amaitu zen topaketa. Kontzertuan, beraiek aukeratutako ikasle xorta batek partehartu ahal izan zuen ere. Bertan izan zen gure ikastetxeko ordezkaritzarik ere: Esther Mendiburu irakaslearen Ane Basañez eta Enara Rodríguez ikasleak izan baitziren aukeratuak. Zorionak denoi!