Piano Garaikideko ikastaroaren arrakasta
Aurreko asteburuan Francisco Escudero Kontserbatorioko Escudero aretoan oso bereziak izan ziren bi ekitaldi gertatu ziren. Donostiako hiritarren artean ia nabarmendu gabe igaro izan arren, oso ekitaldi interesgarria izan zen bere berritasun eta abanguardiarengatik bai hiriko jarduera musikala bai gure kontserbatorioko ekitaldiak aberastuz. Ostiral gauean eta larunbat goizean Elisa Vazquez Doval pianista galiziarrak pianorako musika garaikideko kontzertu bat eta ikastaroa eskeini zituen. Bertan ,John Cage ( 1912-1992), Tom Johnson (1939), Rebeca Saunders (1967), Beat Furrer (1954) eta Elliot Carter (1908-2012) musikarien obrak entzuteko aukera izan genuen. Ez da eszenatokietan entzuten den ohiko programa , horregatik gozamen handia izan zen ongi aukeratuak eta musikaren bilakaera ongi azaltzen zituzten obrak entzutea, bertan musika klasikoak XX. mendean eta XXI. mendean jasan duen aldaketa erakutsiz. Entzun genituen zenbait obrek 70 urte zituzten eta harmonikoki eta estruktura aldetik, geroago idatziak eta musika modernotzat jotzen ditugun obrak baina berriagoak ziren. Beste batzuk duela gutxikoak ziren, Espainian lehen aldiz jotakoak hain zuzen. Kontserbatorioko piano departamentuarentzat oso pozgarria izan zen hara gerturatu ziren 30 ikasleak ikustea. Bertan “piano prestatua” , matematiketan oinarritzen diren obrak eta batez ere teklak eta pianoko pedala zapaltzeko modu ezberdinak ezagutu zituzten.