
II. “Gipuzkoako Paisaiak” KONPOSIZIO SARIAK
- “Gipuzkoako Paisaiak” KONPOSIZIO SARIAK
Gipuzkoako natura zabaltzeko eta ezagutzeko “Gipuzkoa Naturaldia” programaren barruan, eta gure paisaien sentsibilizazio, zaintza eta errespetu handiagoa bilatze aldera, musika-konposizioa eta natura uztartuz, Gipuzkoako gazteen artean ingurumenarekiko errespetuaren berezko balio gisa, Gipuzkoako musika-zentroetako ikasleek interpretatu ditzaketan obra ezberdinak konposatzea proposatzen da. Hau honela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak “Gipuzkoako Paisaiak” lehiaketa sortu du, oinarri hauek ezarriz:
OINARRIAK:
Lehenengoa. – HELBURUA:
“Gipuzkoako Paisaiak” konposizio lehiaketaren helburua, errepertorio berriaren sorkuntza sustatzea da honako espezialitateetan:
- Orkestra Sinfonikoa
- Ganbera-musika
- Pianoa
“Gipuzkoako paisaiak” gaian oinarrituko dira.
Aurkeztutako lanek memoria labur bat izan beharko dute, deialdianko gaiak musikarekin duen loturari buruzkoa.
Bigarrena. – PARTE-HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du baldintza hauek betetzen dituen edonork, epaimahaikideek izan ezik:
- Gipuzkoan jaioa izatea edo bertan bizi izatea (bi kasuetan ziurtagiria eskatuko da).
- Gehienezko adina: 30 urte 2024ko abenduaren 31n.
Hirugarrena. – AURKEZTU BEHARREKO OBREN BALDINTZAK:
- Orkestra Sinfonikoa
Orkestrazio librea (bi interprete edo gehiago), modu librean, bakarlariarekin edo bakarlaririk gabe. Gutxieneko iraupena: 8 minutu.
- Ganbera-musika
Bikotetik multzokatze librea, modu librean eta gutxienez 8 minutuko iraupenarekin.
- Pianoa
Oinarrizko irakaskuntzako mailari dagozkien 6 pieza, 90 segundu eta 2 minutu bitarteko iraupenarekin (pieza bakoitzeko) eta estilo librean.
Edo
Irakaskuntza Profesionalaleko mailari dagozkien 3 pieza, 3 eta 5 minutu arteko iraupenarekin (pieza bakoitzeko).
Laugarrena. – DOKUMENTAZIOA:
Hautagaiek gutun-azal bat bidali edo entregatuko dute, bidaltzailerik gabe. Gutun-azal horrek honako hauek jasoko ditu:
- Idatzizko konposizioak, musika-edizioko informatika-programa batekin editatuta egon beharko dutenak (eskuizkribuak ez dira onartuko). Anonimotasuna bermatzeko, partituren azaletan obren izenburuak bakarrik aipatu beharko dira.
- Memoria laburra, musikak deialdian eskatutako gaiarekin duen loturari buruzkoa.
- Gutunazal itxi bat, hautagaiaren datu pertsonalekin, NANaren fotokopiarekin eta eskatutako baldintzen egiaztagiriekin.
- Obren estreinaldia ezingo da lehiaketaren deialdia egin aurretik izan.
Bosgarrena. – AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA:
Entregatzeko azken eguna 2025eko maiatzaren 30a izango da.
Lekua: Francisco Escudero MKP
Easo kalea 45
20006 Donostia
Seigarrena. – EPAIMAHAIA:
- Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Lehendakari batek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak edo hark eskuordetutako pertsonak, eta Donostiako Francisco Escudero MKPak izendatutako hiru kidek.
- Epaimahaiak konposizio-teknika, gauzatze-mailaren egokitasuna eta originaltasuna baloratuko ditu, deialdian eskatutako gaia kontuan hartuta.
- Sari honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabakiekin guztiz ados egotea.
Zazpigarrena. – SARIAK*:
Orkestra Sinfonikoa. Bakarra 5000 €-koa
Ganbera-musika. Bakarra 2500 €-koa
Pianoa. Bakarra 2500 €-koa
Sariak ex aequo izan daitezke: Kasu horretan, hautatutako pertsonen artean banatuko da saria
Zortzigarrena. – BESTELAKOAK:
Aldundiak obrak editatzeko, gauzatzeko, zabaltzeko eta Donostiako Kontserbatorio Profesionalaren programazio didaktikoetan sartzeko aukera bermatzen du.
Hautagaiek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute kategoria bakoitzeko, eta gehienez bi kategoria aukeratu ahal izango dituzte.
* Zenbatekoak gordinak izango dira (BEZa eta zergak kopuru horretan sartuta egongo dira)