
1877an Donostiako Udalak Solfeo Eskola sortu zuen, bertako irakasle Juan Jose Santesteban, kapera maisua eta Koruko Andre Mariaren elizako organo-jolea, eta Raimundo Sarriegui, Donostiako Martxaren eta ihauteriari lotutako hiriko hainbeste herri-doinuen egilea, izendatuta.
1879an ofizialki sortu zen Udal Musika Akademia bertako biolin irakasle Fermin Barech izendatuta, beranduago Akademiako zuzendari ere izango zena Santesteban Jaunaren ukoaren ondorioz.
1880an “txistuaren irakaskuntza publikorako” matrikula iragarri zen.
1882-tik aurrera Udal Musika Akademiak honako hauek irakatsi zituen: solfeoa, txirula, fagota, oboea, turuta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, biolina, biolontxeloa, kontrabaxua, klarinetea eta saxofoia, guztira 358 izanda.

1939-ko apirilaren 15ean Goi Mailako Ikasketetarako balioa onartu zitzaion.
1976-ko maiatzaren 12an Kontserbatorioen estatu mailako berrantolaketa baten ondoren, Donostiako Kontserbatorioari goi mailaren ofizialtasuna onartu zitzaion piano-ikasketetarako.
1993-an titulartasun-aldaketa prozesu bat hasi zen eta 1998-an bukatu zen Kontserbatorioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko irakaskuntza-sare publikoan barneratuta Erdi Mailako Zentro gisa.

2000an Erdi Mailari Oinarrziko Mailako irakaskuntzak batu zitzaizkion.
2002/2003 ikasturtetik aurrera, Zubiri-Manteo BHIrekin egindako akordio baten ondoren, Musika Batxillergoa ezarri zen Kontserbatorioan, Batxillergoko ikasketa orokorrak eta musika-ikasketen aldiberekotasuna erraztuta.