“Gutizia”, txistu eta orkestrarako diskoa, kontserbatorioko partaidetzarekin
Garikoitz Mendizabal txistularia eta Euskadiko Orkestra elkartu dira, txistu eta orkestrako zortzi obra ezberdin bilduko duen diskoa garbatzeko.
Euskadiko Orkestrako Jaume Santonja zuzendariondokoa arduratuko da Gutizia diskoaren zuzendaritza artistikoaz. Garikoitz Mendizabal, orkestraz eta egileez gain, proiektu honetan Naroa Intxausti sopranoak, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko haur koroak, Eva Ugalde irakaslearen gidaritzapean, eta Xabier Barrenetxeak Baxu elektriko irakasleak hartuko dute parte.
Orpheus Classical etxeak hartuko du bere gain proiektu honen edizio lanak, CD formatuan argitaratuko dena, eta Spotify eta iTunes plataformetan ere bai, eskuragarri egongo da uda eta gero.
Disko honetan, kontserbatorio honetako txistu irakasle den Kepa de Miguel Garbizuk orkestrarako moldatu dituen “Iruten ari nuzu” eta “Atzo ttun-ttun” euskal doinu ezagunak aurkitu ahal izango ditugu. Garikoitz Mendizabali oroitzapen eta sentipen asko sortzen dizkio “ziklo itxiera zirraragarri bat”:
“Kepa de Miguel nire txistu irakaslea izan zen
karrera guztian zehar. 25 urte geroago, berak
eginiko orkestazioak grabatu ahal izateak, oso
hunkigarria egin zait emozionalki.
CD-aren fitxa teknikoa:
- Leyenda……………………………………………….. Eduardo Moreno
- Concierto para txistu y orquesta……………… Naji Hakim
- Hora stacatto……………………………………….. Grigoras Dinicus (Orkestazioa: Iñaki Urkizu)
- Iruten ari nuzu……………………………………… Herrikoa (Orkestazioa: Kepa de Miguel)
- Atzo ttun ttun………………………………………. Herrikoa (Orkestazioa: Kepa de Miguel)
- Karibu Peponi………………………………………. Javier Martinez Campos
- Symphony-Concerto……………………………… David Johnstone
- Fandango Zaharra…………………………………. Ezezaguna (Orkestazioa: Pierre Wekstein)
Partehartzaileak:
- Garikoitz Mendizabal, txistularia.
- Euskadiko Orkestra.
- Jaume Santonja, Orkestra zuzendaria.
- Naroa Intxausti, sopranoa.
- Donostiako “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorioa
- Kontserbatorioko Haur Koroa. – Zuzendaria: Eva Ugalde.
- Xabier Barrenetxea, Baxu elektriko irakaslea.
- Iñaki Telleria eta Marc Blanes, produkzioa eta soinua.
Prentsako estekak:
- https://www.euskadikoorkestra.eus/berriak/garikoitz-mendizabalek-eta-euskadiko-orkestrak-bat-egin-dute-gutizia-n
- https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2021/02/19/garikoitz-mendizabal-txistu-instrumento-siglo/1090774.html
- https://www.berria.eus/paperekoa/1877/025/001/2021-02-20/garikoitz-mendizabal-eta-euskadiko-orkestra-gutizia-grabatzen-ari-dira.htm