Urtero bezala, 9. aulako Akonpainamenduko gelak ekitaldi ireki bat prestatu du abenduko azken klase egunerako. Oraingoan Ben Nilesen ‘Note by note’ (2007) dokumentala ikusi ahal izango dugu: bertan kontatzen da nola sortzen den kontzertuko Steinway piano handi bat hasiera-hasieratik, Alaskako basoetan egurra aukeratzen den momentutik, alegia. Besteak beste, Pierre-Laurent Aimard, Helénè Grimaud edota Lang Langen tamainako pianistak entzungo ditugu bideoan. ‘Note by note’ dokumentala hainbat zinemalditan izan da aukeratua eta saritua (Silverdocs, Amsterdam, Hot Springs, Saratoga…).