EUSKADIKO IKASLEEN JAZZ ORKESTRAKO (EIJO) SARRERA PROBAK

Egun on!
 
Alain Sancho naiz, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako (EIJO) zuzendaria. Jakinarazi nahi dizuet ikasturte honetarako sarrera-probak 2022.eko abenduaren 18an izango direla Francisco Escudero Donostiko Kontserbatorioan. 
 
Edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren sustapenarekin, guretzat esklusiboki idatzitako errepertorioa prestatuko dugu berriz ere. Ohiko Big Bandeko instrumentuei (tronpeta, tronboia, tuba, saxofoia, bateria, baxua-kontrabaxua, gitarra, pianoa eta ahotsa) euskadiko instrumentu tradizionalak gehituko dizkiegu  (txistua, trikitixa, alboka eta txalaparta), horrela bakarrak egiten gaituen sonoritatea bilatuz. Pasa den urtean ikasle baten konposizio bat Gasteizeko Jazzaldian jo genuen arrakasta handiarekin eta aurten ere ikasleei konposizio bat idazteko aukera emango diegu.
 
Informazio guztia eijoweb.com  webgunean dago eta Big Bandaren edukiak Instagram edo Facebooken ikus ditzakezu. 
 
 
Asko eskertuko nizuke zure ikasleak parte hartzera animatuko bazenitu eta edozein zalantza izanez gero nirekin harremanetan jar zaitezke euskadikoikasleenjazzorkestra@gmail.com  posta elektronikoaren bidez.
 
Agur bero bat bidaltzen dizut eta  eskerrik asko aldez aurretik zabaltzeagatik!