Europa Zuzenean: edizio berri bat Portugalen
Francisco Escudero MKPren Teoria Sailak garrantzi handiko proiektu pedagogiko bat finkatu du azken sei urtetan: Europa Zuzenean. Edizio honetan, kontserbatorioko ikasleek Portugalgo bi hiri musikal garrantzitsuenetan, Lisboan eta Porton, lehen mailako kontzertuetara joateko aukera izango dute.
Parte-hartzaileek aukera askotako musika-programaz gozatuko dute, errepertorio klasikoko maisulanak jasoko dituena, Stravinskyren ‘Udaberriaren sagaratzea’ eta Prokofieven ‘Pianorako 2. kontzertua’ besteak beste, nazioartean ospe handia duten bakarlari eta zuzendariek interpretatuak. Gainera, programazioa Les Égarés taldearen kontzertu batekin osatuko da, kora, biolontxeloa, saxofoia eta akordeoia uztartuz musika-proposamen berritzailea eskainiko duena.
Kontserbatorioko ikasleak aurreko edizioetan Europako auditoriorik onenetan zehar ibiltzera eraman dituen ekimen honek, zuzeneko kontzertuetara joatearen esperientzia zuzenaren bidez
eta beste herrialde batzuetako errealitate musikala gertutik ezagutzearen bidez, beren prestakuntza musikala aberastea du helburu.