«La Rosa del Azafrán» zartzuelan DESKONTUA SARRERETAN
Urriaren 10 eta 11ean Donostiako «Viktoria Eugenia» Antzokian arratsaldeko 19:30etan «La Rosa del Azafrán» zartzuela eskainiko du «Sasibill» Elkarte Lirikoak. Bertan, Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean, Eva Ugalde irakasleak zuzentzen duen EKOIK haur abesbatzako kide batzuk parte hartuko dute antzerki eta musika ikuskizun handi honetan. Kontserbatorioko ikasle guztiek deskontua izango dute sarreretan aldez aurretik eskaera eginez. 4 sarrera gehienez lor ditzakete liricasasibill@gmail.com korreo elektronikora idatziz edota 605 746 556 telefonora deituz (Josean) Urriak 5 baino lehenago erretserbatuz. Anima zaitezte zartzuela ezagutzera!