Akordeoiko Tailerra

Akordeoia hobeto ezagutzeko Tailer bat antolatuko da datorren larunbatean Abenduak 19 arratsaldeko 15:30etatik 18:30etara Jose Angel Sotaren eskutik. Izen-ematea burutzeko epea Abenduaren 17an amaituko da eta horretarako oficina@conservatorioescudero.eus korreo elektronikora zure datu pertsonalak, izen-abizenak, zein instrumentu jotzen duzun eta maila zehaztu beharko duzu. Kontserbatorioko ikasleentzat doan izango da, Musikene eta Musika Eskolako ikasleentzat 25 eurokoa eta gainontzekoentzat 50 euro. Anima zaitezte akordeoia hobeto ezagutzera!