2021-2022 IKASTURTE HASIERA

Familia eta ikasle estimatuak:

Espero dugu oporrak gozatu ahal izango zenituzela, bizi dugun egoera bitxian bada ere.

Era berean, zuek eta zuen familia eta hurbileko guztiak ondo egotea espero dugu.

Irailaren 3an, ikasturte berri bati hasiera emango diogu, nahiz eta, egoera bereziarekin jarraituko dugun. Gure helburuak Kontserbatorioko kolektibo guztien osasuna bematzea izaten jarraituko du, eta egoera horrek, gure irakaskuntzaren kalitatean ahalik eta eragin txikiena izan dezan saiatuko gara.

Halaber, zuengana jotzen dugu 2021-2022 ikasturteari buruzko hainbat gairen berri emateko eta dokumentu batzuk eransteko.

Honekin batera doazkizue eskola-egutegia eta ikastetxeetan koronabirusaren aurrean jarduteko protokolo orokorra. Protokolo osagarria, zehatzagoa dena, irailaren 1ean onartuko dugu, eta, onartu ondoren, bidaliko dizuegu. Hezkuntza Sailaren barruan ez dago kontserbatorioetarako dokumentu zehatzik eta.

Eskolak irailaren 3an hasiko dira, ostiralean, bi irakaskuntzetarako:

  • Oinarrizkoak (Tresna Sinfonikoen Praktika Instrumental ikasgaia –Soka, haizea, perkusioa eta arpa- ez da egun horretan hasiko, egutegi propioa baitute)
  • Profesionalak

Hezkuntza Sailak oraindik ez ditu irakasleen kontratazioak itxi, eta, beraz, ezin izango dira eskola guztiak hasi kontratazio horiek egin arte; kasu horietan, eragindako ikasleei jakinaraziko zaie zuzenean.

Ildo horretan, Praktika Instrumentala (Oinarrizko Irakaskuntzak) irakasgaiaren ordutegiak irailaren erdian itxiko dira, eta egoki jakinaraziko dira. Gauza bera gertatzen da Errepertorioa pianista laguntzailea – ikasgaiarekin (Irakaskuntza Profesionalak), eskolak urritik aurrera hasi eta egutegi zehatza jakinaraziko baita.

Asteazkenean, hilaren 1ean, koronabirusaren aurrean kontserbatorioarentzako protokolo zehatza bidaliko dizuegu, baina, aurretik, dokumentuan jasoko diren neurrietako batzuk aurreratu nahi dizkizuegu:

    • Arau orokor gisa, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ikastetxeko langile eta ikasle guztientzat, espazio guztietan eta une oro, Kontserbatorioko salbuespenetan izan ezik (jotzeko musukoa kendu behar den gaietan, irakaslearen eta ikaslearen arteko bereizketa-elementuak egongo dira; horregatik, une horretan bakarrik kendu ahal izango dira musukoak)
    • Ikasleen kasuan, musukoa higienikoa izango da gutxienez, eta dagokion ziurtagiria eta homologazioak izan beharko ditu.
    • Segurtasun-distantzia mantentzea.
    • Gurasoek, tutoreek edo bestelakoek kontserbatorioko ateraino bakarrik lagundu ahal izango diete ikasleei. Ezingo da kontserbatorioan sartu. Egoera “ezohikoetan”, baimena eskatu ahal izango zaio direccion@conservatorioescudero.eus helbideari ikastetxera ikasleekin batera sartzeko.
    • Ez da ikasgelen mailegurik egongo ikasleentzat itxaronaldietan; “salbuespenezko” egoeretan, baimena eskatu ahal izango zaio direccion@conservatorioescudero.eus helbideari mailegu horretarako.
    • Edonola ere, familiek eta ikasleek jakin behar dute egoera horrek irauten duen bitartean zuzeneko harremanak tutorea izaten jarraituko duela.
    • Ezohiko egoera dela eta, eta egin beharreko edozein izapideren aurrean, honako mezu elektroniko eta telefono hauetan erantzungo dugu:

– Gai akademikoak: tutoreei zuzenean edo jefedeestudios@conservatorioescudero.eus

– Zentruko bulegoarekin lotutako administrazio-izapideak: oficina@conservatorioescudero.eus

– Irakaskuntzako Idazkaritza: secretariadocente@conservatorioescudero.eus

– Gai orokorrak: direccion@conservatorioescudero.eus

– Entzunaldiak: subdireccion@conservatorioescudero.eus

 

Gure Web orriari begiradatxo bat maiz egitera gonbidatzen zaituztegu, non gertatzen diren aldaketen berri emango dizuegun. 

 

PROTOKOLO OROKORRA: 2021_08_25_protokolo_orokorra_2021_2022

2021-2022 IKASTURTEKO EGUTEGIA: Ikasturte egutegia 2021-2022