XII. Francisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketako sari banaketa ekitaldia
XII Francisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketako sari banaketa ekitaldia, Irailak 14ean egingo da, 20:00tan, Zarauzko Modelo Zine aretoan.
Honetan, iazko lehiaketako obra irabazleen erabateko estreinaldiak interpretatuko dira; Francisco Domínguez Roblesen Hacia el vacío akordeoi eta elektronikarako obra eta Manuel Hidalgo Navasen Naufragio imaginario akordeoi duorako lana. Ekitaldiari amaiera emateko, Francisco Mari Escudero, Escudero Maisuaren semeak, eta Irene Urbieta, Zarautzko Udaleko Kultura zinegotziak, epaimahaiaren akta irakurriko dute.
Sortu zenetik, duela hamabi urte, Francisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketak 200 obratik gora jaso ditu 30 herrialde baino gehiagotatik; aurtengoan EEBB, Txile, Kanada, Frantzia, Espainia, Polonia, Finlandia, Grezia, Italia, Euskal Herria edota Hego Koreatik jaso dira obrak.
XII. FRANCISCO ESCUDERO NAZIOARTEKO KONPOSIZIO SARIKETAKO SARI BANAKETA EKITALDIKO ESKU-PROGRAMA