El Muro Guraso Elkartea Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen familia guztiek osatzen dugu. Gure helburua gure seme-alabak musika bidean laguntzea da kontserbatorioan igarotzen dituzten urteetan aberastu eta errezten dizkien ekintza desberdinak babestuz eta sustartuz.

Zuzendaritza batzordea honako hauek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Julen Crucelegui.
  • Idazkaria: Elena Garmendia.
  • Diruzaina: Raquel Calzada.
  • Batzordekideak: Santi García, Jon Lizaso, Eva Ugalde y Pino Vicedo.

Hauetariko kargu batzuk berritu behar dira eta bertako partaide izatea gonbidatzen zaituztegu.

Gurasoak Kontserbatorioko funtzionamenduan Ordezkaritza Organo Gorenean dituzten ordezkarien bitartez eta “El Muro” Guraso Elkartearen bitartez parte hartzen dute. Kontserbatorioan musika ekintzak antolatzeko funtsezkoa da gurasoen partaidetza Elkarte honetan, kontzertu bereziak, musika ibilaldiak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ahal izateko. Honela gure ikasleek musika hezkuntza aberasgarriago bat jasoko dute. Gaur egun oso guraso gutxik parte hartzen du Elkartean eta egoera larri honetan kolaboratzeko animatzen zaituztegu, guztiz beharrezkoa baita! Anima zaitezte! Zure seme-alabak eskertuko dizu!