nora goaz1

Kontserbatorioan talde ezberdinak ditugu, bai ganbera talde txikiak bai talde handiagoak (orkestra, banda, abesbatza edota praktika instrumentala). Taldean musika interpretatzeko ilusioa sakontzen da, bakoitzaren entzutetik taldearenarekin batuz. Honela, talde bakoitzeko baliabideak landuz, kalitatezko emaitzak lortzen dira.

musika taldeak-orkestra

Orkestra eta Banda

Una orquesta sinfónica es, junto con la enseñanza, la salida profesional más lógica para instrumentistas de cuerda, viento y percusión. Además, integrar a los alumnos desde los 10 años en un grupo tan grande y heterogéneo no tiene más que elementos positivos para el alumno: socializa, les enseña a disciplinarse, y, en definitiva, hace de motor pedagógico y musical muy potente.

En el Conservatorio contamos con una tradición de muchos años en la formación y mantenimiento de orquestas de varios niveles, con resultados muy buenos (muchos alumnos nuestros son profesionales) y que, en cualquier caso, no hace sino confirmar a la orquesta como elemento aglutinador de muchos aspectos positivos en la formación y educación de un alumno de música.

Actualmente llevamos varios años contando con una orquesta de alumnos de 3º y 4º de Enseñanzas Elementales que suele actuar normalmente 2 veces al año, en Navidad y Fin de curso.

Para el Grado Profesional, desglosamos a los alumnos entre la BANDA, con instrumentistas de viento y percusión, y la ORQUESTA SINFÓNICA, en la que predominan los instrumentos de cuerda con colaboraciones del viento y percusión. Suelen llevar a cabo 3 programas por curso.

E.K.O.I.K. Abesbatza

Euskadin betidanik izan dugun kantu tradizioa dela eta, Abesbatza gure altxor txikia dugu. Ikasketa guztiak aurre eramateko dituzten zailtasunetaz jabe izanik, askotan Orkestra eta Bandako egitarauetan Abesbatza barneratzen saiatzen gara. Edozein musikarirentzat kantatze hezkuntza funtsezkoa da, kantuak instrumentuan aplikatu behar diren interpretazio irizpideak osatzen dituelako.

Beste Musika Taldeak

Kontserbatorioko espezialitateak ikusita aproposa da oso instrumentu taldeak osatzea ikasle guztiak parte har dezaten: haize metala, haize egurra, akordeoiak, perkusioa, gitarrak, pianoa 4 eskutara, ahotsa eta instrumentuak, musika modernoko “konboak” eta abar. Honela banakako ikasketa sustatzen da taldearen onurarako, bakoitzak bere disziplina eta taldea eta musikarekiko solidaritatea garatuz.

Euskadiko Ikasleen Orkestra (E.I.O.)

Hamar urte dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere titulartasuneko hiru kontserbatorioei Lanbide Mailako (12-18 urte) ikasleek osatutako orkestra sinfoniko bat sortzeko proposamena egin zienetik, haren inguruan tamaina handiko proiektu pedagogiko ausart bezain erabakigarria antolatzeko asmoz. Bilatzen zen, alde batetik, gure gazteak motibatzea beren musika hezkuntzan kalitateko helburu argi eta kontrastagarri bat lortze aldera, eta errepertorio sinfoniko handia egin ahal izatea, Kontserbatorio bakoitzean ezinezkoa dena; eta bestetik, arlo honetan garatu beharreko lanaren proiekzio bikoitza bilatzen genuen: barrualdera begira, inplikatutako ikastetxeen arteko lankidetza esparru sendoa finkatu, eta,  kanpoaldera begira, esperientzia hau Europan ematen ari diren antzeko esperientziekin trukatzeko aukera posible egitea.

Orain arte egindako lanak bere fruituak eman ditu, zalantzarik ez dago, eta honez gero harro esan dezakegu Euskadiko Ikasleen Orkestra erreferente artistikoa bilakatu dela beren bokazioa eta etorkizuneko orientazio profesionala garbi daukaten Euskal Herriko musika ikasle askoren artean —unibertsitate maila alde batera utzita—. Halaber, aipatu behar ditugu hemen hezkuntza sareko gainerako ikastetxeak (kontserbatorioak, musika eskolak, ikastetxe baimenduak), zeren parte hartu baitute ekimen honetan orain dela sei urte. Ez da kasualitatea Orkestrak oso jatorri ezberdineko ikaslez osatuta egotea une honetan, eta horrek, era batera edo bestera, are aberasgarriagoa egiten du proiektua.

EIO orkestrak Euskadiaz aparte,  Zaragozan, Madrilen, Bartzelonan, Frantzia, Belgikan, Venezuela eta Kolonbian kontzertuak eman ditu

Bere zuzendariak Maite Aurrekoetxea, Roberto Nuño eta  Diego Martín izan dira, eta gaur egun Iker Sánchez dugu zuzendari musikala.

Proietua handitzeko asmoarekin orain dela lau urte  ere EIO Gazte sortu genuen, bertan, Euskadiko musika zentruetatk, 15 urte arte ikasleek hartzen dute parte, Raffaela Acella izan da zuzendaria urte hauetan eta Euskal Herritik hainbat kontzertu eman dituzte

Aurten EIO Txiki jaio da, 13 urte arteko ikasleentzat eta Raffaela Acellak zuzenduko du

musika taldeak-orkestra1

EAE historikoki ezagutu izan da duen dinamismo eta kultura aniztasunagatik. Zentzu honetan, euskal gizarteak, musika estilo ezberdinetan antolatutako ekintza eta programa ezberdinetan parte hartzen duela esan daiteke eta hauen artean aurkitzen dira Getxo, Gasteiz eta Donostiako Jazz Jaialdiak, Jazz musikaren adierazpen nagusiak.

Hezkuntza Departamentuak, Jazz eta musika modernoa ikasi ahal izateko bidea ireki du profesional mailako musika ikasketen curriculum-aren barruan, bai kontserbatorietan eta baita Musika Eskoletan ere. Modu honetan, jazz musika eta modernoa ikasi nahi duten ikasleen interesei aurre egiteaz gain, goi mailan sartu nahi duten ikasleei oinarrizko hezkuntza bat eskeintzen die.

Beste alde batetik, Euskadiko Ikasleen Orkestra proiektuak izan duen arrakasta eta honek Euskadiko musika ikaslegoarengan sortu duen bizigarritasuna ikusi eta gero, proiektu hau beste musika mota batzuetara irekitzeko beharra sentitu dugu, ezin baitugu ahaztu, Jazz musika gure gizartean oso sustraituta dagoen mugimendu bat dela.