nora goaz1

Kontserbatorioan talde ezberdinak biltzen dira musika ganberakoak edo talde handiak, Orkestra, Banda edo Korua kasu. Horrek sail-kopuru handia elkarlanean aritu beharra dakar, asko baita bertan sartuta dagoen ikasleria.

Musika taldean jotzeak ilusioa eta asmoa sustatzen ditu, kalitatezko irizpide batzuen barruan, taldekoarekin batera norberaren entzute-jarrera sakonduz, talde bakoitzean musika-baliabide (afinazioa, soinu biribiltasuna, homogeneotasuna fraseatzean, argitasuna egitura ezberdinetan) eta giza baliabide (elkarlana, inplikazioa, sozio harreman positiboen sustapena, berrikuntza eta eraginkortasuna) nahikoak aurkituz, Kontserbatorioko ikasleria irakaskuntza prozesuan barneratuta.

musika taldeak-orkestra

Banda eta Orkestra

Orkestra sinfoniko bat, irakaskuntzarekin batera, lan-irtenbide logikoena da biolin, biola, txelo, kontrabaxu, flauta, oboe, klarinete, fagot, tronpeta, tronpa, tronboi, tuba eta perkusio-jotzaileentzat. Gainera, ikaslea 10 urterekin talde handi batean sartzeak osagai positiboak baino ez ditu berarentzat: sozializatu egiten da, disziplina edukitzen irakasten zaie eta, azken finean, pedagogikoki motore oso indartsua izatera bilakatzen da.

Donostiako MKP – “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionalean badakigu, eta urte anitzeko tradizioa dugu hainbat mailatako orkestren eratze eta mantentzean, epe luzera oso emaitza onak erakutsi dituztenak (gure ikasle asko profesionalak dira gaur egun) eta, nolanahi ere, orkestra berretsi egiten dutena ikasle baten prestakuntza eta heziketaren musikazko aspektu positibo askoren biltzaile bezala.

Egun, hainbat urte daramagu Oinarrizko Irakaskuntzako 3. eta 4. ikasturteko ikasleek osaturiko orkestra batekin, ORKESTRA TXIKIA, normalean urtean bi kontzertu eskainiz, Gabonetan eta ikasturte bukaeran.

Profesional Mailako ikasleak BANDAn, haize eta perkusiozko ikasleekin eta ORKESTRAn, harizko instrumentuzko ikasleak haizezko eta perkusiokoen kolaborazioak edukiz, banakatzen ditugu. Hiru emanaldi egin ohi dituzte ikasturteko.

Woman playing flute
musika taldeak-korua

Korua

Euskal Herrian hain errotuta dagoen abesbatza tradizioa aintzat hartuta, Koruak gure “ahultasunetariko” bat izateari utzi egin zion. Ikasketa guztiak bateratzeko zailtasuna jakinda, Kontserbatorio bezala saiatzen gara Koruari merezi duen garrantzia ematen, orkestren eta bandaren programazioetan Korua daramaten obrak gehituz. Valentziako Erkidegoan bandek tradizio handia duten bezala, Euskadin koruak dira gure altxorrak, eta hala nahi ditugu zaindu euren hastapenetatik.

guitarra

Bestelako Musika Taldeak

Kontserbatorioan irakasten diren ikasgai ezberdinek musika-errepertorio zabal eta ezberdinak daramatzate eurekin, beraz, ezin hobeak egiten dituzte eskolako ia ikasle guztiek parte hartzen duten tresna-taldeen eraketa, esaterako: haize metala, haize egurra, eskusoinuak, perkusioa, gitarrak, pianoa lau eskutara, ahotsa eta tresnak, musika modernoko “comboa” eta abar. Honela, norberaren ikasketa tresna-taldearen mesederako sustatzen da, banako disziplina taldearekin garatuz.

Euskadiko Ikasleen Orkestra (E.I.O.)

Euskadiko Ikasleen Orkestra Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo), Jesus Guridi (Gasteiz) eta Francisco Escudero (Donostia) Kontserbatorioetako Profesional Irakaskuntzetako 14 eta 18 urte bitarteko 90 bat ikaslek osatzen duten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustaturiko proiektu pedagogikoa da, ikasleen prestakuntza hobetzeko, talde bakoitzean elkarlana bultzatzeko eta Europako antzeko beste talde batzuekin hartu-emanak sustatzeko.

musika taldeak-orkestra1

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (E.I.J.O.)

Euskadi historikoki ezagutu izan da duen dinamismo eta kultura aniztasunagatik. Zentzu honetan, euskal gizarteak, musika estilo ezberdinetan antolatutako ekintza eta programa ezberdinetan parte hartzen duela esan daiteke eta hauen artean aurkitzen dira Getxo, Gasteiz eta Donostiako Jazz Jaialdiak, Jazz musikaren adierazpen nagusiak.

Hezkuntza Sailak, Jazz eta musika modernoa ikasi ahal izateko bidea ireki du Profesional Irakaskuntzako musika ikasketen kurrikulumaren barruan, bai Kontserbatorioetan bai Musika Eskoletan. Modu honetan, Jazz musika eta musika modernoa ikasi nahi duten ikasleen interesei aurre egiteaz gain, Goi Mailan sartu nahi duten ikasleei oinarrizko hezkuntza bat eskaintzen zaie.

iRDLO5BX

Beste alde batetik, Euskadiko Ikasleen Orkestra proiektuak izan duen arrakasta eta honek Euskadiko musika ikaslegoan sortu duen bizigarritasuna ikusi eta gero, proiektu hau beste musika mota batzuetara irekitzeko beharra sentitu dugu, ezin baitugu ahaztu, Jazz musika gure gizartean oso barneratuta dagoen mugimendu bat dela.

Guzti honen ondorioz, EUSKADIKO IKASLEEN JAZZ ORKESTRA – EIJO proiektua martxan jarri dugu.