Marta Cocho

Marta Cocho

Flauta

marta cocho

Donostian jaio zen. Bere jaioterrian Flauta ikasketak egin zituen P. Azpiazu eta T. Mtz de Lezea katedradunekin. Ohorezko Sariak, erdi mailakoa eta goi mailakoa lortu zituen. Gero Baionan Jean-Pierre Chambon irakaslearekin ikasi zuen. Nazioarteko Flauta Ikastaroetan aktiboki Auréle Nicolet, Alain Marion, Maxcence Larrieu edo Peter Lukas Graf flautajole ospetsuekin lana egin zuen. Euskal musika garrantzia aztertzeko Juan-Mari Beltrán eskuarekin “Azala” taldea osatu zuen. Hiru disko grabatu zituen eta “Folk Musika Topaketa”-ren Lehenengo Saria lortu zituen. Sortu zenetik Euskal Herriko Flautajoleen Elkartearen Presidentea da. “Flauta Kontuak” buletinen eta “Flauta Topaketak”-en arduraduna da. Oposizio askean, flauta irakasle plazak Erenderiko Erdi mailako Kontserbatorioan, Donostiako Erdi mailako Kontserbatorioan eta Donostiako Goi mailako Kontserbatorioko Flauta Katedra lortu zituen. Beste flauta irakasleekin “Flauskola” Flauta Metodoa bi liburukitan argitaratu zuen. UNED-en Pedagogia ikasketak egin zituen eta Bilbokoa, RTVE-koa eta Euskadiko Orkestratan lankidea izan da.