Iñaki Iraola

Iñaki Iraola

Fagota

Donostian jaioa, jatorriz zegokion Musika Kontserbatorioan burutu zituen bere fagoteko goi-ikasketak. Jarraian, Freiburgen (Alemania) osatu zuen Fagot Master bat, bertako Goimailako Musika Eskolan.

Talde ez profesionaletan, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), JONDE (Espainiako Gazte Orkestra Nazionala) eta Europar Batasunako Gazte Bandako kidea izan da.

Profesional arloan, bere inguruan dauden hiru orkestra profesionaleko kide izan da: EOS (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa), BOS (Bilboko Orkestra SInfonikoa), eta OSN (Nafarroako Orkestra Sinfonikoa). Gaur egun, eta aipatutakoetaz gain, hainbesteko beste orkestrekin hartzen du parte. Halanola: Tenerife, Compostelako Santiago, Baiona-Cote Basque, Bartzelona…Horretaz gain, ganbara talde eta Musika Garaikideko hainbeste taldeetan ere hartzen du parte. Bere azken proiektua, Donostian opera denboraldi emankor baten aldekoa den Opus Liricakoa.

Hogei urtez darama Cadaqueseko Orkestrako kidea izanik, zeinekin mundo osoan zehar bakarlari eta zuzendari ospetsuenetakoekin jo ahal izan duen.

Gasteizko “Jesus Guridi” kontserbatorioan irakasle izandakoa, gaur egun Donostiako “Francisco Escudero” kontserbatorioan da irakasle.