Iñigo Peña

Iñigo Peña

Harmonia eta Konposizio Oinarriak-Sailako Burua

Konposizioa Jesus Mª Alberdi eta Gotzon Aulestiarekin, Donostian ikasi zuen, Toulousseko konserbatorioan Bertrand Dubedoutekin garaiko konposizioa, 1997-­‐98 ikasturtean jarraituz. Honetaz gain, Iñaki Salvadorekin, jazz pianoa eta konposizioa ikasi zuen, 1991-­‐92 ikasturtetik 1996-­‐97 ikasturtera. Konposizio, akordeoi eta jazz hainbat ikastarotan parte hartu zuen: Iñaki Salvador, Jose Miguel Martínez, Friedrich Lips, Semyonov, Pascal Gaigne irakasleekin beste hainbeste.

1998an Unhe jazz taldea fundatu zuen, talde honekin hiru diska grabatuz: Mugak zabalduz (2000), Isladak (2005) eta solasaldi (2008), grabatutako tema guztien konpositorea izanez. Hainbat obra ere estreinatu ditu: 1989an pianorako “Ametsetan” eta bi akordeoietarako “jazzune” obrak Donostian estrenatu zituen, eta 1990an “Mendian” abesbatzarako obra Lasarteko elizan estrenatu zuen, Urnietako ereserkiaren musika egilea da (1996), “Euskal suite”, “Irudiak” (1997), orkestrarako idatzita, “suite mitica” egurrazko laukotea (Daxa laukotea estreinatuta 2000 urtean), “fantasía jazz” biolin eta orkestrarako idatzita (2004), “Amaraun” proiektuaren musika egilea izan zen Lasarten eta Bilboko “World café” musika egiten du (2005), taldearekin hainbat kontzertu emanez honen inguruan, “Mariren labirintoa” musikala (2009) letra eta musika idatziz, “Leireri gertatutakoak” ipuinaren musika egilea da, flauta, harpa eta abesbatzarako idatzita (2010) Easo abesbatzak eskatuta, Donostiako hamabostaldiaren inagurazio egunean estreinatuta “Esnatzearen kantata” (2014), abesbatza eta harizko orkestrarako, Easo abesbatzak ere eskatuta, Huescan estreinatuta, hiri honetako harizko orkestra eta Easoko Araoz abesbatzak interpretatuta, hainbat obra Arrasateko akordeoi lehiaketan derrigorrezkoak bezala hartuta izan dira haur eta gazte maileetan; “Ipar Haizea” (1999) eta “Waltz” (2001) eta Andoaingo piano lehiaketarako “Preludio” eta “Mininho bossa” (2009). Beste musiko batzuen disketan ere parte hartu du, konpontzaile eta jotzaile bezala eta hainbat obra ere grabatuak izan dira.

Analisi eta harmonia ikastaro eman ditu Garatu plan barruan eta beste musiko eta talde batzuen disketan ere parte hartu du konpontzaile eta jotzaile bezala.

1989tik 2008ra Lasarte-­‐Oriako Udal Musika eskolan egin zuen lana, zazpi ikasturtetan zuzendaria izanez. Honetaz gain, Azpeitiko musika eskolan, Egape ikastolan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga konserbatorioan akordeoia, harmonia eta analisi klaseak eman zituen.

Gaur egun, Harmonia eta konposizio oinarrizko klaseak ematen ditu, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorio profesionalean eta beste hainbeste proiektutan parte hartzen du, bai kontserbatorio barruan baita kanpoan ere.