Loreto Aramendi

Loreto Aramendi

Pianojole Errepertorista

facebook-2

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera-musikako goi titulazioak, Esther Mendibur, Loreto F. Imaz eta Cristina Navajas ekin.

Baionako Eskualde Kontserbatorioan, Bernadette Carrau eta Esteban Landart irakasleekin organoa ikasi eta Urrezko Domina eta Lehenengo Saria eskuratu zituen, Hobekuntzako zikloaren bukaeran.

Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D) Jean Boyer, Louis Robilliard, J. Von Oortmersen eta Liesbeth Schlumberger irakasleekin lan egin zuen, eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu, organo espezialitatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat irabazi du bi urtez, eta baita Lartundo Fundazioarena ere epealdi berean.

Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta kalbezineko goi zikloaren amaieran Lehen Saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatea J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen.

Ondoren, hiru urtez bere piano-teknika landu eta hobetu zuen Bartzelonan Edith Fischer eta Jorge Pepi irakasleen eskutik.

Trebakuntzako ikastaro ugari egin ditu M. Radulescu, J. Oortmersen, Jansen, D.Moroney, Requejo, Roberto Szidon, Claudio Brizzi edo Sakharov bezalako irakasleekin, besteak beste.

Errezitaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan, esaterako Musika Hamabostaldian, Donibane Lohitzuneko organo-festibalean, Barroco Aire izenekoan, Kataluniako Les Orgues-en, Arte Orgánica jaialdian, Santiago de Compostelako organo-zikloan, Miramongo Matinés zikloan, Organ of Our Lady of Refuge ( Brooklyn) edo Venerables organo-zikloan, adibidez, Espainian bezela baita Italian, Belgikan, Holandan, E.E.U.U ( New York), Buenos Aires edo Frantzian ere.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hainbat urtetan lan egin du.

Kontzertuak ematen ditu bakarlari modura, eta hainbat taldetan, dela organo-jotzaile, piano-jotzaile edo klabezin-jotzaile modura. Bere errepertorioan garai eta estilo guztiak menderatzen ditu.

Psikologian lizenziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Gaur egun, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakasle da. Halaber, Donostiako Koruko Amaren Bazilizako Cavaillé-Coll organo-jotzaile titularra da.