Pedro Miguel Aguinaga

Pedro Miguel Aguinaga

Biolina

pmaginaga@conservatorioescudero.eus

PEDRO MIGUEL AGUINAGA

Donostiarra, Donostiako kontserbatorioan burutzen ditu bere ikasketak (biolina Mª Echevesterekin), gero P. Bucataru, V. Martín, G. Comellas, F. Ayo, A. Pavlovich, A. León Ara, I. Ozim, E. Illif eta G. Claret irakasleekin bikainduz.

JONDE (Joven Orquesta Nacional de España) orkestrako partaidea izan zen eta y ECYO (European Comunity Young Orchestra) orkestrako beka bat gozatu zuen.

Bere irakaskuntzako jarduera 1986. urtetik Donostiako “Francisco Escudero” kontserbatorioan erdiratzen da. Halaber, Errenteriako Orkestra Kurtsoetan, Gazteluko Musika Udalekuetan, Euskadiko Musika Eskolen Orkestra eta EIO orkestrako irakaslea izan da. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren GARATU Planeko ikastaroak antolatzen eta zuzentzen ditu.

Kontzertino eta bakarlari moduan talde hauetan parte hartu du: Donostiako Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa eta Gazte Orkestra, Errenteria Musikaleko Orkestra, Donostiako Barroko Taldea, Aita Donostia Orkestra, Gipuzkoako Ganbara Orkestra, Iruñako “Estudio Barroco”, “Donostiarra” Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Lirikoa eta Iruñako AGAO Opera Orkestra.

Hurrengo taldeekin lan egin du: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Logroñoko Orkestra, Concerto Orkestra, Irungo Orkestra, Arrasate Musical-eko Orkestra, Cotê Basque-ko Orkestra, Euskadiko Bakarlariak, Berceo Orkestra Sinfonikoa, Conductus Ensemble, Camerata Cambrensis, Ensemble Kuraia, besteak beste.

Ganbara musika biziki lantzen du anitz taldeetan parte hartuz: Usandizaga Laukotea 1987tik, Vilacello Laukotea (1989-1991) eta bestelako ganbara taldeak.

Bakarlari edo ganbara musika taldeen partaide bezala honelako nazioarteko jaialdietan parte hartzen du: Donostiako Hamabostaldia, Musikarte, Bach Jaialdia, Orquestrades Europeenes…

Gainera, folk, pop, rock eta jazz arloan anitz kolaborazio eta grabaketak egiten ditu.

2004tik Cuarteto Tango Querido taldeko kidea da. 2005ean Sotto Voce Orkestra sortzen du, bertako kontzertinoa izanez. 2009. urtetik Irungo Luis Mariano orkestrako kontzertinoa da.

Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteko presidentea da.

Web orria: www.sotto-voce.eu