Hezkuntza Bereziko Musika irakaskuntza profesional arautuak dira eskaintzen direnak.
Ikasleriari kalitatezko prestakuntza artistikoa ematen zaio eta etorkizuneko musika profesionalen trebakuntza bermatzeko baliabideak eman, lan munduko eskariari egokituta. Horrela musika irakaskuntza profesionalaren irudimena interpreta arazten digu, ideiak, euren balioa eta sortuko dituzten emaitzak gizarte errealitatetik aldendu ez daitezen.

Oinarrizko Irakaskuntza

conser2

Euskadin Musikako Oinarrizko Irakaskuntza Arautuak eratzen dituzten lau mailek berebiziko garrantzia dute etorkizuneko musikariaren garapenerako, aldi horretan finkatu behar baitira teknika egoki eta eraginkorraren oinarriak eta musika kontzeptu garrantzitsuak. Horretarako beharrezkoak dira ikaste denbora egokiak, jotzailearen kontzientzian pixkanaka barnera daitezen.

Oinarrizko Irakaskuntza Arautua

Profesional Irakaskuntza

Musikako Profesional Irakaskuntzak ikasketaren sakontasunean oinarritzen dira 6 urteetan zehar. Ikasgai berriek musika sentsazio berriak emango dizkio ikasleari, bere ikasketa prozesuan zorrotzago azalduz musikaz gozatzeko. Talde laneko jarduerak Banda, Orkestra Sinfonikoa, Konboak edota Pianoa 4 eskutara besteak beste ikasgaietan oinarrituko dira, giza harremanak eta musikarien arteko ideia ezberdinen kudeaketa sor dadin. Hori dena musika bakarka zein taldeka disfrutatzeko helburuarekin.

SAXOFON
Profesional Irakaskuntza Arautua
main slider 1