escudero

1877an Donostiako Udalak Solfeo Eskola sortu zuen, bertako irakasle Koruko Andre Mariaren elizako kapera maisu eta organojole zen Juan Jose Santesteban eta Donostiako Martxaren eta inauteriari lotutako hiriko hainbeste herri-doinuen egile zen Raimundo Sarriegi izendatuz.

1879an Udal Musika Akademia ofizialki sortu zen bertako biolin irakasle Fermin Barech izendatutz, beranduago Akademiako zuzendari izanik Santesteban ordezkatuz.

1880an Txistuaren irakaskuntza publikorako matrikula iragarri zen.

1882tik aurrera Udal Musika Akademiak honako ikasgai hauek zabaldu zituen: solfeoa, txirula, fagota, oboea, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, biolina, biolontxeloa, kontrabaxua, klarinetea eta saxofoia, guztira 358 ikasle izanik.

historia

1936ko Otsailaren 28an Instrukzio Publikoko Ministerioak bertako irakaskuntzen balioa onartu zuen, ondorioz Oinarrizko Mailako Kontserbatorioa izatera bilakatuz.

1939ko Apirilaren 15ean Goi Mailako Ikasketetarako balioa onartu zitzaion.

1976ko Maiatzaren 12an estatu mailako Kontserbatorioen berrantolaketa baten ondoren, Donostiako Kontserbatorioari Goi Mailaren ofizialtasuna onartu zitzaion piano ikasketetarako.

1980ko Azaroaren 14an Goi Mailako ikasgai guztien ofizialtasuna onartu zitzaion garai honetan Donostiako Kontserbatorioa Udalaren menpekoa izanik.

Data honetatik aurrera, Donostiako Kontserbatorioa Kantauri itsasoko ertzetik Madrileraino Goi Mailako Kontserbatorio bakarra bihurtu zen. Garai hartan jatorri ezberdineko ikasleak etorri ziren gure ikastetxera musika irakaskuntza jasotzera, esaterako, Musikaren Pedagogia, Konposizioa, Orkestra Zuzendaritza, eta abar.

Gure ingurune geografikoko irakasle asko Kontserbatorio honetan prestatu zen, Orkestra Sinfonikoa, Banda, Ballet Taldea, Eskusoinuen Orkestra, Perkusio Taldea eta abar edukitzera iritsi arte, kultur jarduera urtean 360 kontzertutik gorako musika eskaintzan gauzatuz.

1993an titulartasun-aldaketa prozesu bat hasi zen eta 1998an Kontserbatorioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko irakaskuntza-sare publikoan barneratu egin zen Erdi Mailako Ikastetxe gisa.

logo gobierno vasco

2000an Oinarrizko Mailako irakaskuntzak gehitu zituen bere eskaintzan.

2002-2003 ikasturtetik aurrera, Zubiri-Manteo BHIrekin egindako akordio baten ondorioz, Musika Batxilergoa ezarri zen Kontserbatorioan, Batxilergoko ikasketa orokorrak eta musika-ikasketen aldiberekotasuna erraztuz.

2008-2009 ikasturtetik aurrera Musika Irakaskuntza Profesionalak ezarri ziren Abenduaren 11ko 229/2007 dekretuak araututa (2008ko martxoaren 13koa, EHAA)

Ikastetxe honetako irakasle famatu batzuk hauek izan dira:

Luis Urteaga, Tomas Garbizu, Ramon Usandizaga, Beltran Pagola, Jesus Gonzalez Alonso, Pedro Gorostola, Eduardo H. Asiain, Juan Padrosa, Francisco Escudero, Tomas Aragües, Esteban Elizondo, Jose Luis Marco, Jose Angel Medina, Jesus Maria Alberdi, Mikel Bikondoa, Donato Goyeneche, Cristina Navajas, Roman Jablonski, eta abar.