Nortzuk gara?

lenguaje musical

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe, “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionalak araututako Oinarrizko eta Profesional Irakaskuntzak eskaintzen ditu.

  • Oinarrizko Irakaskuntzak 8 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduak
  • Profesional Irakaskuntzek ez dute adin mugarik, nahiz eta 12 eta 18 urte bitartean gauzatzen diren, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasketekin batera.

Honetaz gain, Kontserbatorioak eskolaz kanpoko jarduerak eta ikastaroak antolatzen ditu, ikaslegoaren kurrikuluma sendotzeko helburuarekin.

Anima zaitez!

Izen eman  

Zer eskaintzen dugu?

lenguaje musical1
  • Kalitate goreneko musika kultura, gure ikasleei intelektualki eta pertsonalki lagunduko dioten kultur eta giza hezkuntza eskainiz.
  • Jendaurrean beldur eszenikoak uxatzen joateko kontzertuak antolatzen ditugu ikasleentzat bai gure ikastetxean bertan, bai kanpoko eszenatoki garrantzitsuetan ere.
  • Musikako Goi Mailako Sarrera Frogetarako berariazko prestakuntza.
  • Maila altuko irakaslegoa, orkestrekin kolaboratu, diskoak grabatu, hitzaldiak eskaini eta artikuluak, musika kritikak eta liburuak idazten duten musikari aktiboak.
  • Ikaslegoak gaitasun musikal zehatz eta orokorrak garatzea ahalbidetuko duen tokia.
zer egiten dugu2