Irakaskuntza Publiko Arautua

Diru-laguntza jasotzeko aukera

8 urtetik aurrera

Oinarrizko eta Profesional Irakaskuntzak

Kokapen Ona

¡¡¡Donostiako erdigunean!!!

Gure Enbaxadorerik Onenak

Judith Jáuregui

(Pianojolea)

judith 2

“Kontserbatorioan bizitako esperientzia nere bizitzako urterik garrantzitsuenetarikoak izan da, han hazi nintzen musikalki eta hor erabaki nuen musikarekin amestea. Egia da oso gazte nintzela burutu nituela Goi Mailako ikasketak (15 urtetik 17ra) baina ikastetxean behar nuen babesa sentitu nuen ametsa bete ahal izateko. Gaur egun Cristina Navajas nire piano irakasle izandakoarekin dudan harremana izan zen gauza politena. Disziplina eta partiturari errespetua edukitzeko baloreak irakatsi zizkidan, sentiberatasuna tartean. Gure arteko giro ona gogoratzen dut, entzunaldiak adiskideekin eta gero ospatzera joan. Musikarekin elkar lotuta egotea oso berezia izan zen, urte oso zoriontsuak izan ziren!”

Miren Urbieta

(Gasteizeko Kontserbatorioko Kantu irakaslea eta Sopranoa)

IMG_4121

“Kontserbatorioan klarinetea ikasi nuen, urte zoriontsu eta musikaz beterikoak! Giro polita, Musika Batxilergoko kideak uneoro bertan, Banda eta Orkestrako kontzertuak…Ondoren Goi Mailako Kantu ikasketak egin nituen arren, gaur egun “Francisco Escudero” Kontserbatorioan igarotako garaiko lagun on asko mantentzen ditut!”

Lore Amenabar

(Helsinkiko Sibelius Akademiako ikaslea)

lore amenabar-1

“Francisco Escudero kontserbatorioa profesionaltasuna eta gertutasunaren batura dela esango nuke. Ikasketa maila oso altua du eta irakasle-ikasle erlazioa oso natural bezain errespetuzkoa da. Etorkizunerako musika ikasketak prestatzeko gaitasuna bermatzen du, gainera”

Jagoba Astiazarán

(Donostiako Txistulari Bandako kidea, Musika Eskolako Txistu irakaslea eta musikagilea)

jagoba

“Lagunak, Musikaren teoria eta instrumentuen teknika ikasteaz gain, kontserbatorioak askoz gauza garrantzitsuagoa eman dit:  Lagunak. Batxilergo Musikala egin nuen bertan, eta ikaskideok familia txiki bat osatzen genuen eta ikaragarrizko lagunartea sortu genuen. Batipat musikari lagunak eta lagun musikariak egin nituen garai hartan. Eta pozgarria da ikustea oraindik ere eguneroko bizitzan alboan ditudan asko kontserbatorioko kideak nituela. Lankide ditudala beste asko eta 10 urte pasa ondoren, elkarrekin musika egiteko batzen garela. Hala jarrai dezagun luzaroan, Iñar, Joana (x2), Aitor, Carmiña, Varun, Jone, Itziar, Miren, Beñat, Saioa, Carlos, Juan etab. luze bat.”

Izen eman ezazu

Informa zaitez